ESZENA

Kabia taldearen “Itzala” Donostian

Ostiralean eta larunbatean Kabia taldearen Itzala obra Imanol Larzabal Aretoan ikusi ahalko da. Iosu Florentino eta Joseba Uribarri aktoreek antzeztuko dute obra, Borja Ruizen zuzendaritzapean.

Joseba Sarrionandiaren Itzalarekin solasa eta Bernardo Atxagaren Bagdadeko morroia ipuinetatik abiatuta idatzi du obra Jokin Oregik, eta bi ipuin horien isla aurki daiteke testuan, tragedia eta komedia, errealitatea eta ametsa nahasten dituena, bere ipuin eszeniko propioa sortzeko.

Nor, istorio honetako protagonista, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor.
Ezustean baina, Nork bisita berezia hartuko du: bera bezalakoa, baina beltzez jantzita dagoen pertsona bat agertuko zaio. Berehala konturatuko da, ordea, bere itzalaren itxura hartzen duen pertsonaia berezi hori, Herioa dela eta bere bila datorrela.

Hortaz, pertsonaiaren tragedia, ikuslearen begietan komedia bihurtu ote daiteke?

Show More

Related Articles

Back to top button