ARTEA

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia, Bilbon

Azaroaren 25etik 28ra, eta Bilboko Euskalduna Jauregian, 500 artistaren lanak biltzen dituzten 60 galeria baino gehiago elkartuko dira Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian (FIG).

Hamar urte beteko ditu ekimenak eta urteurren hori ospatzeko aurtengo jaialdia berezia izango da, ikusle eta zale guztiek grafika garaikidearekin goza dezaten.
Aurtengo herrialde gonbidatua Portugal izango da, eta Focus Portugal programaren bidez bertako galeriak eta artistak bilduko dira Bilboko jaialdian.

Azokan tailerrak, elkarrizketak, erakusketak, eta piezak erosteko aholkularitza ere egongo dira. Era berean, bertan parte hartzen duten artistak nazioartekotuko dira, eta adibidez, horretarako Basquegraphia eratu da, euskal grafikan aritzen diren artistak Europako eta Ameriketako herrialdeetan sustatu daitezen.

Diogun moduan atzo hasi zen ekimena baina igandera bitartean makina bat ekitaldi antolatu dira, tartean, Arte eta Emakumea topaketa, Zaloa Ipiña artistaren bisita gidatuak, sortzaile gazteak, poesia eta grabatuarekin hitzorduak, eta abar.

Programazio osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button