BERTSOTAN

Pandemiak “Euskal Herriko Eskolartekoa” bertan behera utzi du

Azaroaren 14an Abadiñon egitekoa zen, “baina egoera aintzat hartuta, bertan behera uztea erabaki dugu Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak”.

BertsoZalea berripaperean bazkideei aurreratu zitzaien bezala, hitzordua zehaztuta zegoen: azaroaren 14a, Abadiñon. Baina gaur egun bizi ari garen pandemia egoerak bertan behera utzi du ekimena.

Gipuzkoako Eskolartekoaren finala urriaren 16an egin zen Azkoitian: Aner Peritzek irabazi zuen, eta Naia Arrizabalagak ere lortu zuen Euskal Herriko finala izango zenerako sailkapena.
Arabakoa ere urriaren hasieran egin zen, Murgian, eta Aitor Ugarte eta Eukene De Los Aires izan ziren txapeldun eta txapeldunorde. Bizkaiko Eskolarteko finala urriaren 17an egin zen Arrigorriagan, eta Irune Basagoitik eta Leire Vargasek eskuratu zuten finalerako txartela. Nafarroako Eskolartekoa duela gutxi burutu da, eta Ekhiñe Zapiainek eta Bittori Elizaldek eskuratu zituzten lehen bi postuak.

Uztailean izan zen  Bertsularien Lagunak elkarteak elkartzen dituen hiru lurraldeetako (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa) txapelketa: Haira Aizpuruak jantzi zuen txapela eta Irantzu Idoate izan zen txapeldunorde.

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu