IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezkoen gaineko gogoeta Zinemastea v.2 ekimenaren barruan

Hizkuntza berri horiek eta errealizadore gazteen lehen lanak ezagutzera emateko, topaketak, eztabaidak, prestakuntza-ekintzak eta emanaldiak antolatu ditu. Azken horien artean, hauek nabarmendu behar dira: Moon, Duncan Jones-en opera prima.
Paranormal Activity ere orain arte bideojoko programatzailea izan den Oren Peli-ren opera prima da. Beldurrezko film hau urteko arrakasta independente bihurtu da; izan ere, ehunka milioi dolar biltzea lortu du.

Zinemastea v.2-k Gutako bat saria emango dio sektoreko edozein alorretan lan egiten duen ikus-entzunezko profesional bati. Aurreko edizioetan, Unax Ugalde eta Txema Blasco aktoreek, Juanma Bajo Ulloa zuzendariak eta Bingen Mendizabal konpositoreak jaso dute. Zinemastea v.2 jaialdi honetakoa sari hau otsailaren 27ko itxiera-saioan entregatuko da, 20:00etan; bertan, Ori proiektatuko da, Miguel Angel Jiménez zuzendariaren fikziozko lehen film luzea.

Gutako bat sariaz gain, Zinemastea v.2 jaialdiak film labur eta film luze onenari eskainitako beste bi sari ere ezarri ditu; sari horiek 18 eta 30 urte arteko pertsonek osatutako epaimahai gazteak emango ditu eta itxiera-galan entregatuko dira.

Zinemastea v.2 jaialdiak 12.000 euroko laguntza-deialdia egin du ikus-entzunezko lan bat gauzatzeko; lanak edozein generotakoak izan daitezke eta ikus-entzunezko hizkuntzaren edozein erregistrotan egin daitezke. Interesa dutenek otsailaren 22tik apirilaren 30era arteko epea dute eskaera egin ahal izateko.

Zinemastea v.2-k haurrei eta gazteei ere lekua eskaintzen die ikus-entzunezko mundura hurbiltzeko helburuarekin, betiere.
Horrela, Tambor de Hojalata Elkarteak 12 eta 15 urte arteko ikasleei eskainitako ikus-entzunezko tailerra eskaini ditu. Honetaz gain hainbat film ere pantailaratuko dira txikienentzat.

Jakingarri guztiak hemen dituzue bildurik.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button