ESZENA

Pabellón 6ko Gazte Konpainiak “Komedia Madarikatua” antzezlana estreinatuko du

Pabellón 6ko Gazte Konpainiak Komedia Madarikatua antzezlana estreinatuko du gaur. Antzezlan berria urtarrilaren 27tik 29ra taularatuko da euskaraz, eta ondoren, otsailaren 3tik 26ra gaztelaniaz.

Pabellón 6ko Gazte Konpainia 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde  lan egiteko helburuarekin. Urte hauetan zehar, aktore ugari igaro dira bertatik, eta guztira zazpi ekoizpen egin ditu. Komedia Madarikatua/Divina Tragedia zortzigarrena izango da.

Antzezlana Tomás Afán egile sarituaren Triptico Infernal testuaren egokitzapena da. Testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Pieza berriak “gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa da. Izan ere, lurtarrak jainkotiarra oztopatzen duenean, zeruaren eta infernuaren arteko antzinako borrokak ustekabeko bira ematen du. Dramaren eta komediaren artean, gizakiaren manipulazioari eta ergelkeriari buruz hitz egiten du lan honek. Zentzugabekeriatik jorratutako gerren kritika.”

Zuzendaria Saioa Irribarren Muñoz izan da, Ander Basaldua Castellanosen eta Gaizka Chamizo Mendikoteren laguntzarekin. Eta honako aktore hauek hartuko dute parte oholtza gainean: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez eta Aitzol Villahoz Prieto.

Gogoan izan, euskarazko bertsioa urtarrilaren 27tik 29ra taularatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button