ARTEA

Artea eta merkataritza elkarrekin, “Arteshop Bilbao” ekimenean

Bilbao Ekintza, EPEL erakunde publikoaren bidez eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzaz, Bilboko Udalak Arteshop Bilbao programaren zazpigarren edizioa antolatu du.

Programa horrek merkataritza eta artearen arteko sinergia probestu nahi du, “arte adierazpenerako ohiz kanpoko espazioa erakusteko eta erosteko esperientzia aberasteko”.

Hala, udalerriko merkataritza-establezimenduek ikusgai jarriko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako artelanak. Gainera, hiru proiektu onenak saritzeko lehiaketa egingo da. Artearen eta merkataritzaren profesionalez osatutako taldeak egindako lanak ebaluatu eta hamar finalistak hautatuko ditu. Bestalde, herritarren parte-hartzearen laguntzaz, Publikoaren Saria ere emango da.

Ekimenaren helburuak hiriko merkataritza jarduera babestea da eta era beran pertsonek erosteko ingurune ezberdina eskaintzea. Eta horrekin lotuta, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta Bilbao Arte Fundazioko artisten emaitzak eta lana erakusteko leihoa bat izatea hirian bertan.

Hortaz, saltokietan arteaz gozatzeko aukera paregabea duzue ekainaren 5etik 18ra, Arteshop Bilbao ekimenarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button