ESZENA

Pabellon 6eko “Antzerki Arineko Jardunaldietako” lan sarituak

Pabellon 6eko Antzerki Arineko 8. Jardunaldietako lan sarituak jakinarazi dituzte. Hamabi egunetan zehar, eta makina bat emanaldiren ostean, jardunaldiak amaiera iritsi dira eta orain irabazleak zeintzuk diren ezagutzeko unea da. Atzo bildu zen epaimahaia saridunak erabakitzeko.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak emandako ikuskizun onenaren Alex Angulo saria (3.000 euro) Aitor Vildosolak idatzi eta zuzendutako El dilema de Otis antzezlanarentzat izan da, Paula Guereñuk eta Marina Yañezek antzeztua.
Euskarazko lan onenaren Kriselu saria Salaketa antzezlanak jaso du (3.000 euro) Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren eskutik. Goiatz Labandibarren testua da hori, eta Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztu dute.

Igandean, maiatzak 9, 13:30ean egingo den sari-banaketa ekitaldian gainerako sariak ezagutuko dira, hots, Pabellon 6eko Antzerki Laborategiak ematen duen Interpretazio Onenaren Saria eta Ikusleen Saria. Horiek guztiak Los Aborígenes: Lorca, Dalí, Buñuel antzezlanaren emanaldiaren ostean jakinaraziko dira.

Epaimahaia Reyes Moleres aktoreak, Betitxe Saitua jantzi-diseinatzaileak, Teresa Abajo, El Correo egunkariko kultur saileko kazetariak, Miriam K. Martxante aktoreak eta Itxaso Belaza kazetari eta Pabellon 6eko bazkideak osatu dute.

Aurtengo edizioan saritutako piezak datorren asteburuan (maiatzaren 8an eta 9an, 18:00etatik aurrera) berriro antzeztuko dituzte, horrela, ikusterik izan ez dituztenek ikusteko aukera izan dezaten. El dilema de Otis eta Salaketa pieza irabazleei, lehiaketatik kanpo parte hartu duen El retablillo de Don Cristóbal gehituko zaie.

Sarrerak eta jakingarri guztiak esteka honetan daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button