ESZENA

Ostera kultur festibala Arrigorriagara heldu da

Euskaran mundu oso bat kabitzen da! leloarekin Balmasedan abiatu zen urriaren hasierako egunetan Ostera kultur festibala, eta asteburu honetan, azaroaren 7, 8, 9 eta 10ean, Arrigorriaga izango da bere geltokia.

Kultur festibalak euskarak alor ezberdinetan dituen erronken hausnartzeko hainbat mahainguru antolatu ditu, eta hain zuzen ere, gaur berton, hilak 7, Euskara bihar: nola aktibatu erabilera izeneko gaian sakonduko dute Kike Amonarriz, Lutxo Egia, Ioldi Beristain, eta Jon Maiak. Hurrengo gaia, Euskara bihar: kulturgintzaren sustapena. Nola sustatu kultur-zaletasuna? Abadiñon izango da eztabaidagai.

Bihar, bakarrizketa saio bat antolatu dute Anton Telleria, Julen Portillo, Esti Curiel eta Iker Plazaolarekin. Eta larunbatean, musika ere ez da faltako, eta Gari eta Maldanbera arituko dira. Bere azken diskoa aurkeztuko du Garik: Behin Bizitzea. Lonbo aretoan izango da emanaldia, azaroaren 9an, 20:00etan eta doan.

Eta azkenik, azaroaren 10ean, eguerdiko 12:00etan, eta Lonbo aretoan , Maddi Pirata izeneko antzezkizuna ikusteko parada egongo da. “Kostaldeko neska alai baten istorioa kontatzen du. Maddi pozik bizi da bere familiarekin, halako batean gaizkile batzuekin topo egiten duen arte…”

Informazioa zehatzagoa nahi izanez gero, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button