MUSIKA

The Scaners synth-punk taldeak Sopelan joko du gaur

Sopelako La Triangu tabernak Lyon hiriko The Scaners taldea hartuko du gaur. Laukote frantziarrak sintetizadoreekin ondutako punk-rocka jotzen du.

The Scaners taldeak oraintsu argitaratu duen estreinako lan homonimoa aurkeztuko du Sopelan. Diskoak sintetizadoreen soinuekin jantzitako 14 punk-rock doinu melodiko eta itsaskor biltzen ditu. Taldearen aburuz, “2077ko punka da, objektu hegalari ezezagunen pilotuentzat eta estralurtar xelebreentzat”.

Laukoteak The Ramones, The Spits, The Dickies, Devo eta The Briefs taldeen disko eta kantuetatik edaten du.

Hauexek osatzen dute The Scaners: Pav Scaner (ahotsa eta teklatua), Dédé Scaner (gitarra, theremina eta ahotsa); Tama Scaner (baxua eta ahotsa) eta BX Scaner (bateria eta ahotsa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button