MUSIKA

Gaur abiatuko da “Getxo Jazz”, Getxoko Jazz Jaialdia

Aurten Getxoko Jazz Jaialdiaren 44. edizioa ospatuko da ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean. Betiko legez, jaialdi horrek Euskal Herriko jazzaldien zirkuitua abiatuko du berriz ere.

Muxikebarri zentroak jaialdiko kontzertu nagusiak hartuko ditu 19:00etan, baita Talde Lehiaketa ere, eta herriko Biotz Alai plazan Hirugarren milurtekoa atala gauzatuko da.

Javier Colinak irekiko du aurtengo edizioa. Javier Colina Europako egungo kontrabaxu-jotzailerik ospetsuenetariko bat da. Hurrengo egunean, The Cuban Jazz Syndicate taldeak joko du, Espainian bizi diren musikari kubatar onenetakoek osatutako boskotea.
Portugalgo jazzaren bi izen handi joango dira Getxora: Maria João-Carlos Bica Quartet. 10 urteko biren ondoren, bere bideak banandu egin ziren, eta, orain, 25 urte beranduago, André Santos (gitarra) eta João Farinha (teklatuak) musikarien konplizitatearekin topo egin dute.
Laugarren egunean Chano Dominguez eta Martirioren saioa hartuko du jaialdiak.
Eta Getxo Jazzari Carles Benaventek, Tino di Geraldok eta Jorge Pardok osatutako hirukoteak emango dio amaiera.

Horiez gain, Taldeen Lehiaketaren finalera iritsi diren lau taldeen emanaldiak, eta Malu Garay Quintet, Baleen Lobak, Horda eta Los Aurora elkartuko diren Hirugarren Milurtekoa saileko kontzertuak ere antolatu dira. Capitán Corchea eta Hollywood Kids Band musikariek familientzako ikuskizunak eskainiko dituzte.

Betiko legez, arteak ez du hutsik egingo eta uztailaren 23ra bitartean, Jorge Lopez de Guereñuren margolan erakusketa izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button