BESTELAKOAK

“Ondarea Orain”, Kultura Ondarearen gaurkotasunaz

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoak Ondarea Orain programa osatu du hil honetarako Koldo Mitxelena Kulturunean. Ekimenak “ondarearen gaurkotasuna Gipuzkoako gizarteari hurbiltzeko asmoz sortu zen, eta eduki erakargarri eta liluragarriz betetako edizio berezi batekin itzuliko da”.

Programaren barruan Kultura Ondarearen kontserbazioaren erronkak eta sekretuak azaltzeko zaharberritzean adituak izango dira, baita urpeko arkeologiaren arloko azken aurkikuntzak ere. Horrez gain iraganeko zaporeetan murgilduko dira entzuleak, aintzinean nola elikatzen ziren erakusten duten aztarna arkeologikoetan oinarritua.
Zikloa amaitzeko, bertsolaritzari buruzko saio bat izango da, 2024an Kultur Ondare Inmaterial gisa aitortua.

Hala,  gaur berton, hilak 5, Tolosako zezen plazako zurezko harmailen zaharberritzeaz mintzatuko dira Aitor Zubia eta Patxi Albisu. Maiatzaren 12an, Ana Belén Marín adituak PrehGastro izeneko hitzaldia egingo du. 19an, Ander Arrese eta Mertxe Urteaga adituek Itsas hondoan izeneko gaia jorratuko dute. Eta azkenik, Aritz Zerain, Karlos Aizpurua, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza ta geroratzean izeneko saioan parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button