LITERATURA

Narratiba eta Poesiako Iparragirre Saria

Narratiba eta Poesiako Iparragirre Saria 2017  lehiaketa abiatu dute Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek. Urriaren 6an amaituko da lanak entregatzeko epea.

Lehiaketak euskaraz zein gazteleraz onartuko ditu narratiba eta poesiarako obrak, bai eta bertso paperak ere. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

Narratiban 6 eta 12 orri arteko lanak entregatuko dira; poesian, 200 lerrotik gorakoak; eta bertso paperetan, 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10, eta 16 urtetik gora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12.

Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, NANaren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean lanaren izenburua jarriko da.

Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da: 500 euro.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button