MUSIKA

The Sadies, Sam Amidon eta Grises, Paperezko Kontzertuetan

Donostiako Garoa liburu-dendak Paperezko Kontzertu interesgarriak ondu ditu abendura bitarte: The Sadies kanadarrak (urriak 19), Sam Amidon (azaroak 28) estatubatuarra eta Grises (abenduak 21) zestoarrak.

The Sadies Torontoko taldeak estatubatuar tradizioko rocka jotzen du. Munduko hainbat rock jaialditan jo du, eta ikus-entzuleak aho bete hortz utzi ohi ditu euren rock anitzarekin. Izan ere, euren jarioan askotariko musikak nahasten dira, tartean, garage, psicodelia, rockabilly, surf eta country estiloak, beti ere, AEBetako sustraidun tradizioan bustita. Iaz, The Internal Sounds (Yep Rock) izenburuko lana plazaratu zuten, disko horrek “etorkizuneko Americana” gordetzen dutela esan dute zenbait ahotsek.

Sam Amidon AEBetako Vermont hirian jaio zen, 1981ean; folk zale amorratua, bere herrialdeko kantu tradizionalek hartu eta bereak egiten ditu. Sufjan Stevens, Iron and Wine edo Bill Callahan musikariekin alderatu dute.

Zeztoako Grises taldea 2008ko urrian hasi zen grabatzen estreinako lan homonimoa, eta horrekin batera irabazi zuten 2009an, Barakaldoko Pop-Rock Lehiaketan bigarren saria. Harrezkeroztik, ibilbide luzea egin du pop eta elektronika nahasten duen boskoteak;  hainbat jaialditan parte hartu du. Iragan ekainean, Anima izenburuko hirugarren lana plazaratu du, eta aurretik, berriz, El hombre bolígrafo (2010).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button