LITERATURA

New York protagonista Ja! Jaialdiaren hamaseigarren edizioan

Ja! Jaialdiaren hamaseigarren edizioa urriaren 9tik 20ra egingo da Bilboko BBK Salan,  EHUko Bizkaia Aretoan, Bilborocken, Iberdrola Dorrean eta Bidebarrieta Kulturgunean.

2025eko Ja! Jaialdiaren ardatza New York hiria izango da hiru urtemuga garrantzitsu betetzen direlako: The New Yorker aldizkari ikonikoaren mendeurrena, Saturday Night Live telebista-programaren 50. urtemuga, eta Francis Scott Fitzgeraldek The Great Gatsby filmarena.

Horrexegatik, Jonathan Lethem, Peter Kuper eta Samanta Schweblin izango dira inoiz baino nazioarteko gonbidatu gehiago izango dituen edizio honetako protagonista batzuk.

Saul Steinberg, el signo errante izeneko erakusketak egile horren bizitzari eta obrari buruzko ehun pieza inguru (marrazkiak, pinturak, grabatuak, collageak, aldizkariak, liburuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak,…) bilduko ditu.

Mota guztietako ikusleak erakartzeko jarduerak proposatuko dira, betiko legez,  umorea ardatz gisa erabiliz. Gainera, aurtengo egitarauak gazteentzako proposamenak ere bilduko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button