ARTEA

Alain Urrutia eta Luis Candaudap artisten lanak Txinan

Irailaren 24ean, lehenengo aldiz Txinan, Alain Urrutia (Bilbao 1981) eta Luis Candaudap (Bilbao 1964) artista euskaldunen lanak aurkeztuko dira Pekineko MA Studioan, Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzarekin sortutako Goazen Txinara 2011! erresidentzi beka programarekin.

2011. urte hasieratik, Judas Arrieta artista plastikoak zuzentzen duen MA Studioan, Euskal Herriko artisten proiektuak eta artelanak sustatzen ari da Txina aldean.

Alain Urrutia gaur egun, etorkizun handia duen artista gaztea da. Aurten gelditu barik aritu da. Bere lanak Portugalen eta estatu espainoleko leku anitzetan izan dira ikusgai. Orain arteko bere ibilbide artistikoa laburra izan arren, oso bizia izan da. Beijing-en, Txinan bere lehen erakusketa prestatzen duen bitartean estatu espainoleko hainbat hiritan ikusi daiteke bere lana erakusketa kolektibo anitzetan. 2012an Madrileko ARCO Azokan parte hartuko du eta  gauza bera egingo du Santanderreko Juan Silio Galeriarekin, gaur egun estatu espainolean dagoen galeria onenetako bat.

Luis Candaudap ibilbide artistiko luzea duen artista da. Sari eta diru-laguntza guztiak irabazi ditu. Euskal Herriko eta estatu espainoleko arte bilduma garrantzitsu gehienek bere lan bat edo gehiago dituzte. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea izan da eta bere atzetik etorri diren margolari belaunaldi berrientzako erreferente bat izan da.
Txinan eskuartean dituen lanak, Bilbon 2012. urtean egingo duen bakarkako erakusketa batean ikusiko dira.

Aurten, MA Studioak benetako pinturaren aldeko apustu bi egin ditu. Txina herrialde modernoa den arren, oraindik antzinateko tradizioak pisu handia du. Hau dela eta, MA Studioak Euskal Herriko margolari bikain bi eramatea erabaki zuen. Bi belaunaldi ezberdinetako margolariak, biak Bilbotarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button