
Bilbo eta Barakaldon, aurtengo azaroaren 2tik 5era arte, Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia ACT egingo da.
Jaialdiak lau atal nagusi ditu: Atal pedagogikoa, ACTmosfera topaketak, lan eszeniko berezien erakusketa eta lan laburren atala. Azken hau lehiaketa irekia da izena eman eta parte hartu nahi duten talde eta proposamenetara. Eta azken horretarako epea zabalik duzue.
Arte eszenikoetako eszena sortzaile berriek parte hartu ahal izango dute. Eszena lanok ezin izango dute 30 minututik gora iraun. Edozein eszena motatan eginak izan daitezke (antzerkia, dantza, keinua, zirkoa, …). Pieza guztien arteko onenek ondoko sariak irabaz ditzakete: 2.000 euroko ACT saria proiektu berri bat ekoizteko eta jaialdiaren hurrengo ediziorako gonbidapena pieza irabazlea aurkezteko eta/edo lan berri bat aurkezteko aukera; ACT-DURI Korea Saria Nazioarteko sortzaile berri onenari, Seuleko Duri Dance Theatre-en egitarauan emankizun bat gastu guztiak ordainduta; eta ACT Egoitza Artistikoa 15 egunetako egoitza ostatua barne.
Lanok martxoaren 15a baino lehen bidali beharko dira.
Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.



