BESTELAKOAK

Txotxongiloak eta ipuinak Lezaman

Hori horrela, 4 eta 10 urte arteko txikiak izango dira Lezaman antolatutako jardueren hartzaileak, eta, hain zuzen ere, txotxongiloak izango dira protagonista nagusiak. Lehenengo eta behin, txikiek ipuin-kontalari baten istorioak entzungo dituzte, txotxongiloez lagunduta. Ipuin-kontalariaren saioa amaitzen denean, bigarren jarduera hasiko da, eta, bertan, umeek aske utzi ahal izango dute euren irudimena, txotxongilo-tailerrari esker.

Jarduera horiek Umeengan Irakurketa Sustatzeko Programaren barruan daude, eta Lezamako Udalak antolatu ditu. Jarduera hauek udal liburutegian egingo dira apirilaren 23an (ostirala).

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button