IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekan abokatutzari buruzko zikloa ikusgai

Iruñeko Abokatuen Elkargoak eta Nafarroako Filmotekak abokatutzari buruzko zikloa antolatu dute beste behin. Ohi denez, abokatutzak bere istorioetan paper garrantzitsua duen pelikula on batzuk, guztira hiru, ikusi ahalko dira.

Lehen emanaldian (apirilak 12) Entre el amor y el pecado (Otto Preminger, 1947) filma pantailaratuko da. Joan Crawford, Dana Andrews eta Henry  Fonda aktore famatuak dira protagonistak. Filma, “garai hartako zentsuragatik, ez zen Espainian estreinatu, edukia zela eta, eta benetako sorpresa atsegina izango da guztiontzat”.

Bigarren saioan, (hilak 19) Mi primo Vinny (Jonathan Lynn, 1992) lanaren txanda izango da.  “Joe Pesciren ibilerak jarraituko ditugu, bere lehengusua, Ralph Macchio, defendatu behar duen eskarmentu gutxiko abokatu gaztea eta ez oso ortodoxoa. Sekuentzia barregarriak, batzuetan ganberroak, epaiketa-aretoan, Fred Gwynee handia epaile dela, eta Marisa Tomei hasiberria eta bikaina. Azken honek  bigarren emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.”

Azkenik, hilaren 26an ikusi ahalko da azken lana: Roman J. Israel Esq., (Dan Gilroy, 2017).  Denzel Washington aktoreak eskubide zibilen aldeko abokatu borrokalari beteranoaren papera  egiten du. “Abokatutzari buruzko benetako filma, kritikoa mundu juridikoko zenbait alderdiri buruz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button