MUSIKA

Kontzertu lasaiak egingo dituzte Bergarako gaztetxean

Maiatzeko ostiraletan kontzertu lasaiak ikusteko eta entzuteko parada izango da Bergarako gaztetxean. Orotara, lau kontzertu eta zortzi artista izango dira. Musika egitaraua Egubakoitzak III izenburupean ondu dute.

Hasteko, maiatzaren lehen ostiralean, hilak 4, Anari eta Joseba Irazokik joko dute gaztetxearen kanpoaldean dagoen agertokian. Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Gainontzeko hiru kontzertuak ondokoak izango dira: maiatzaren 11n, Estankona eta Bertso Tavern, eta maiatzaren 18an, Giranice eta Jon Gurrutxaga. Azken kontzertua, ekainaren 1ean izango da: Mara-Mara eta Markos Untzeta.

Kontzertuok zuzenean emitituko ditu Txapa Irratiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button