MUSIKA

“Musikaz Blai” ekimenak musikaz beteko du Mungia

Musikaz Blai ekimenak musikaz beteko ditu Mungiako kaleak hil honetan, bai eta irailean ere.

Mungiako Udalak, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin lankidetzan, Musikaz Blai programa abiaraziko du egunotan, hainbat musika estilotako emanaldiak zabaltzeko helburuz. Ekimena maiatz eta iraileko ostiraletan garatuko da, 20:00etatik aurrera.

Aurtengo edizioan, zazpi musika talde arituko dira herriko hainbat tokitan, modu ibiltarian (egunero musika talde bat Mungiako zonalde batean). Denetariko estiloak entzun ahalko dira, euskal kantu tradizionaletatik hasi eta hamarkada ezberdinetako musikaraino, besteak beste.
Hauek dira Musikaz Blai ekimenean parte hartuko duten taldeak: De Mode Quarter, Los Gascones, Rockalean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Monstruos de la Universal, The Derty Gerties eta Sambacábula.

Lehen kontzertuak maiatzaren 9an izango dira, eta egun horretan De Mode Quarter eta Los Gascones taldeak ikusteko aukera egongo da.

Hurrengo kontzertuen gaineko informazio hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button