MUSIKA

Musikaren aniztasun guztia, Gasteizko Bernaola Festivalean

Urriaren azken egunetan eta azaro osoan, XXI. mendeko musikaren aniztasuna zabaltzeko helburuarekin makina bat kontzertu programatu dira Gasteizen, Bernaola jaialdiaren baitan.

Nazioarteko ikuspegi musikalaren gaineko erakusleihoa izanik, edozein musikazalerentzat errepertorio bereziko programazioa ontzen saiatu dira antolatzaileak. Atzoko egunean, Gasteizko Udal Musika Bandaren txanda izan zen. Biharko saioan, Campo de Interferencias arituko da Artium Museoan, 20:00etan; 29 eta 30ean, Julyen Hamilton eta La Intrusa, hurrenez hurren, toki eta ordu berean. Hiru saio hauek musikaren teknologia berriei zuzendutako Espacio Sinkro izeneko sailean kokatzen dira.

Beste aldetik, eta azaroan sartuta, Garth Knox, Andrea Nagy, Ensemble D’Arts, Alter Face, Horák Conexion, Rioja Filarmonía, eta Ensemble Sinkro taldeak arituko dira.

Data, orduak eta bestelakoak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button