MUSIKA

Musikaire 2014, Udako Jaialdiak Elorrion

Musikaire Jaialdiaren XVII. edizioa uztailaren 4an hasiko da Elorrion. Antolatzaileen hitzak hona ekarriz, “Musikaire da ezohiko jaialdi bat, eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere”.

Aurtengo programazioa zabala eta anitza da. Hala, lehen egunean, Carmen Souza arituko da, eta datozen saiotan, Hasier Oleaga Quintet (uztailak 5) ; Begoña Quiñones eta Mar Rodríguez dantza konpainia Fetch lanarekin; Lasala konpainia Hookedstill obrarekin; eta Ai Do Project konpainia eta bere Dingzihu izeneko lana (uztailak 6); Habib Koitéren kontzertua(uztailak 11); Antonio Zambujo (uztailak 12); Jabier Muguruza kantari euskalduna (uztailak 13); Kepa Junkera (uztailak 18); Manel taldearen kontzertua (uztailak 19); Elkano Browning Cream musika taldea (uztailak 20); Elfenthal (uztailak 25)  eta Tanttaka Teatroaren Zazpi aldiz elur eta Pez Limbo taldearen Mikro Teatro lana (uztailaren 26 eta 27) egongo dira.

Beste datu gehigarriak, ekimenaren webgune koloretsuan eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button