MUSIKA

“Musika dibertigarria da” programa, Bilbon

Urrian eta azaroan, Bilboko Bertendonako Institutuan, Musika dibertigarria da kontzertu didaktikoen zikloa antolatu du Bilboko Udalak. Guztira lau kontzertu bideratu dira urriaren 16, 23 eta 30ean eta azaroaren 6an, guztiak 19:30ean hasita.

Programaren helburua “ez da soilik biztanleen artean musikarekiko zaletasuna sustatzea, baizik eta ikusleak ere musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara erakartzea”.

Lehen saioa, Omenaldia María Dolores Praderari, urriaren 16an izango da, Txus Romanorekin (ahotza), Julia Weissekin (gitarra) eta Leonardo Alonsorekin (gitarra y zuzendaritza musikala).
Urriaren 23an Ahora Tocan Ellas izeneko saioa antolatu da, Ainhoa Rinconekin (biolina eta ahotsa) eta Ixone Mendietarekin (pianoa). Kontzertuan, historian zehar emakumeek konposatutako lanak emakumezko pertsonaiekin elkartuko dituzte.
Urriaren 30ean, Beethoven-en jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen ari den urte honetan, Impromptu Beethoven eta Sinfonia kontzertua burutuko dute Victor Jimenez (pianoa) eta Jose Manuel Cacho (biolina) musikariek.
Azkenik, azaroaren 6an, Soinuak Haizean saioa ondu da. Musika barrokoa izango da protagonista Pablo de Lunarekin (biolin barrokoa), Irati Castro Henrich-ekin (biola barrokoa), Eva Ponsekin (gitarra barrokoa), Teresa Merinorekin (tiorba), eta Jon Casamayorekin (antzezlea).

Programa hau Bilboko Udalak kultura-sektorea babestearen alde sortu duen #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan kokatzen da.

Osasun-protokoloak zorrotz beteko dira programazio osoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu