MUSIKA

Birkitek Bira Kultur gunean joko du gaur

Birkite Alonso gasteiztarra da Birkit musikaria, baina Bilbon garatu du bere ibilbide musikala. Bakarka aritu aurretik, Red Carmine eta Eorann taldeetan jo zuen. Bilboko Bira Kultur gunean izango da gaur, 20:30etik aurrera.

Iaz argitaratu zuen bakarka grabatutako estreinako lana, Emen, Gasteizko Sonora estudioan grabatua, Iñaki Alonso teknikariaren gidaritzapean. Diskoa autoekoitzia da.

Bere doinuetan intentsitate handiko folk-rocka jotzen du, eta ingelesez eta gaztelaniaz abesten du. Jorratzen dituen gaiak askotarikoak dira, tartean, amatasuna, bikote harremanak edo zahartzea.

Distortsioa eta soinu garbia tartekatzen dituen zuzeneko elektrikoa duen arren. Birkitek formatu elektro-akustikoa aurkeztuko du Biran.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button