ESZENA

“Mitologia Txikiak” dantzaldia, Loraldiaren eskutik

Gaur, hilak 19, 19:30ean, Azkuna Zentroan, Arthur Barat, Bilaka Kolektiboa, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Vianney Desplantes eta Zibel Damestoy bilduko dira Loraldiaren festibalaren eskutik, Mitologia Txikiak izeneko pieza egiteko.

“Ongi etorri Bilaka mundu fantastikora. Iparraldean dugun dantza talderik nabarmenetako baten bisitaldia da. Orain kolektibo honek euskal mitologia hartu dute sormen iturri. Beraz, iñauteriko errituak, kondairak, legendak eta beste istorio batzuk dira dantza pieza honen osagaiak. Taldearen ibilbideari jarraituz, dantza garaikidea burutzen dute euskal sustraietatik abiatuz.”

Lau dantzarik eta musikari batek liluragarriak zein izugarriak diren hamaika pertsonaia bitxi taularatuko dituzte.
Dantza sorkuntza honetan gorputzen mugimenduak, musika zuzenean eta jantziak uztartzen dira, gure irudimen kolektiboa osatzen duten ipuin eta kondairak berrikusteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button