
Revelare Kolektiboak antolatutako ArabaClick jaialdiak 64 artistaren argazkiak bilduko ditu 17 gunetan, urrian eta azaroan.
Gasteizen FTG Galerian, Kordoi Etxean, eta Izaskun Arrue Kulturunean iksui ahalko dira argazki guztien erakusketak. Amarika Aretoan ere izango da zer ikusi, izan ere, horko hormetan Oihana Garitano ArabaClick 2025eko super beka irabazi zuen artista bisualaren erakusketa egongo da ikusgai, baita Arabako beste 18 artista nabarmenen lanak erakusteko diseinatutako erakusketa kolektibo handia ere.
Aurten ArabaClick probintzia osotik ere hedatuko da, eta Guardiako Garcetas Etxean, Dulantziko Micaela Portilla Kultua Etxean, eta Gorbeiako nahiz Valderejoko parke naturalen interpretazio zentroetan, Sarrian eta Lalastran, ikusgai izango dira erakusketak.
Datorren urriaren 31n, ArabaClickeko gala nagusia egingo da. Ekitaldi horretan, Jardín Remoto argazki-eskolan burutuko diren sei prestakuntza-bekak zein lanek irabazi dituzten jakinaraziko da eta edizio honetako sari ekonomikoak jasoko dituztenen izenak ere jakinaraziko dira. Era berean, Revelare Saria banatuko da, argazkigintzari bizitza eskainiz aztarna ezabaezina utzi duten arabar ospetsuen ibilbidea eta ondarea aitortzen duen omenaldi hunkigarria.
Zeintzuk izango diren erakustea guztiak Revelare Kolektiboak daki.



