MUSIKA

Indonesiako folk doinuak eta elektronika ardatz Bilbon egingo duten hitzaldian

2010eko hasieran Marc Chia One Man Nation Indonesiara abiatu zen urte eta erdi lehenago garatu zuen Future Sounds of Folk egitasmoa bertan gauzatzeko. Proiektuak Indonesiako iraganeko ondarea interpretatu nahi du ikuspegi garaikide batetik abituz.

Marc Chia musikari elektronikoak Pierre Bastien, C-drik Fermont, Kato Hideki, Damo Suzuki, Hilary Jeffrey, Mindfuckingboy, Olaff Kehler, Richard Scott, Katie Duck, Alfredo Genovesi, Soopa Collective, Bambu Wukir, eta Jimbot musikariekin kolaboratu du bere ibilbide luzean eta hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste, MEM (Bilbo),Mapping (Geneva), eta Piksel (Bergen) jaialdietan. Bere azken lana irailean plazaratu zen Austriako Mooozac zigiluaren eskutik: Suspended In A Vortex In The Middle Of A Bowl From Tibet / When I Was Young I Was Easily Amused, But Now It Is All, The Same And The Same…

One Man Nation Bilboko Bullit tabernan izango da 18:00etan bere egitasmo, esperientzia eta soinu-esperimentaziok kontatzen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button