Martxan dago Kuadrilla Arteko Bertso txapelketa honako egutegiarekin: otsailaren 3an, ostirala, Gasteizko Gaztetxean, 20:30ean, bat-batekoan, Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore, eta idatzizkoan, Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada.
Hurrengoa, otsailaren 4an, larunbata, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00etan, bat-batekoan, Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe, eta idatzizkoan, Barrundiako Mintzalagunak Vs Araiako Gaztetxea.
Otsailaren 4an ere, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30ean, bat-batekoan Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra, eta idatzizkoan, Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak.
Igandean, otsailak 5, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00etan, bat-batekoan, Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala, eta idatzizkoan, Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan.
Animo!