BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak fase berriari ekingo dio

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgilduta dago, eta fase horretako lehen finalaurrekoa antolatu du zapatuan, azaroaren 11n, Berrizko Olakueta frontoian, 17:00etan.

Lehen finalaurreko horretan, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas”, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabat Galletebeitia Abaroa arituko dira.
Betiko legez, saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Egun berean ere baina Nafarroako Agoitzen, beste finalaurreko bat izango duzue Nafarroako Bertsolari Txapelketaren barruan. Hor, Ekain Alegre Gil, Idoia Granizo Uribarrena, Julen Zelaieta Iriarte, Julio Soto Ezkurdia, Urko Gartzia Aleman eta Xabat Illarregi Marzol bertsolariak arituko dira norgehiagoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button