MUSIKA

“Mila Musika Haria” zikloaren XVII. edizioa, Bilbon

Jaialdiak gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituzten kontzertuak eskainiko ditu urriaren 30ean, azaroaren 6an eta 7an, 13an, 20an eta 27an, Bilboko Bertendona Institutuan.

Bariku honetan, urriaren 30ean, abiatuko da zikloa Diablues ta Bluezifer taldearen kontzertuarekin. Asier Elorza (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta), Mikel Etxeberria (gitarra  eta koruak), Nagore Sanz (kontrabaxua eta baxua) eta Aitor Aranburu (perkusioa) dira taldekideak. Bluesaren sustraietatik abiatzen den musika-proiektua da, estiloaren indarra, groove-a eta zuzeneko musikaren energia uztartzen dituena. Gitarren soinua, erritmoaren sendotasuna eta ahotsaren indarra dira proposamenaren oinarrietako batzuk.

Azaroaren 6an, Juan Crisóstomo de Arriaga XIV. Gitarra Lehiaketaren irabazleak arituko dira; azaroaren 7an, Laura Vital kantaria arituko da; azaroaren 13an, Loratu Quartet taldearen txanda izango da; azaroaren 20an, Jose Antonio Aarnoutse Trío igoko da oholtzara; eta azkenik, azaroaren 27an, Trío Fa En Cuarta bandaren ikusgarria antolatu da. Azken hirukote honek ikuspegi eraikitzailea dauka eta moldaketa pertsonalak eta inprobisazioak sortzen ditu Vivaldi, Hoffmann, Xostakovitx eta beste batzuen errepertorioan.

Programaren nondik norakoak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button