ESZENA

Miguel Hernández poetaren bizitza

Miguel Hernández Pabellon 6 aretoan izango da, eta antzezlan eta errezitaldi batekin poetari omenaldi txiki bat egingo zaio. Izan ere, Miguel Hernández, que estás en los cielos antzezlana maiatzaren 28ra arte taularatuko da, emanaldiak ostiraletik igandera izango dira; eta errezitaldi poetikoa 28an ere izango da.

Pieza horrek poetaren bizitza kontatzen du. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da antzerki pieza.
“Ez dezagun ahaztu bere historia eta, horrekin batera, bere figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrika dezagun. Unai Izquierdo antzezlanaren egileak dioen bezala: “poetak behar ditugu, hil egiten dizkigutelako, hil egiten zaizkigulako, eta berrien zain gauden bitartean, ondo dago handiak gogoratzea…”.
Gorka Martinek zuzendu du antzezlana; Irene Bau, Alfonso Diez eta Yeray Vazquez izango dira poetaren inguruko pertsonaia ezberdinak antzeztuko dituzten aktoreak eta Unai Izquierdo egilea izateaz gain Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da.

Versos y Cartas errezitaldi poetikoak osatuko du antzezlana Ramon Barearen eskutik, Ainhoa Rinconen laguntzarekin (musika-zuzendaritza, ahotsa eta biolina), Pedro Martinezekin (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmosekin (ahotsa eta pianoa) batera.

Informazio guztia www.pabellon6.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button