ESZENA

Migrazioaren drama, umorez

Pabellon 6ko Gazte Konpainiak umorea jarri nahi dio migrazioaren dramari Matei Visniec idazle frantses-errumaniarraren Migraaaantes piezaren estreinaldiarekin. Taldeak migrazioaren errealitate tragikoa, ikuspuntu pop, absurdu eta ironiko batetik taularatuko du gaur berton estreinatuko den obra berrian. Gaur estreinatuko den Beatriz Velillak zuzendutako muntaia apirilaren 4ra arte egongo da ikusgai.

Matei Visniecen Migraaantes antzezlana komedian oinarritzen da. Pertsonaia ezberdinek (migratzaileak, trafikatzaileak, politikariak, artistak,…) gizakiak izan ala ez izan, ikusleekin bidaia koloretsu baina gorabeheratsu bati ekiten diote. “Mundu hobearekin amets egiten duten milioika pertsonen oihua da”.
Pieza munduko hainbat herrialdetan ikusi ondoren, lehen aldia da Euskal Herrian taularatzen dela. Beatriz Velilla zuzendariaren ardurapean dago, BarLovento Teatrorekin batera ekoitzita.

Pabellon 6ko Gazte Konpainiako ikusleak konpainiaren seigarren promozioaren lekuko izango dira. Promozio hori Lanbidek, BilbaoEkintzak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestu dute, eta aurten migrazioari begira jarri dira.
Bertan daude, Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo, Albar Cirarda, Lara Perez, Ander Sanchez Rey eta Olfa Sendesni.

Migraantes antzezlana CEAR, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Zas! eta Institut Français bezalako talde eta elkarteen babesa jaso du.

Sarrerak eta jakingarri guztiak www.pabellon6.org  webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button