ESZENA

Metrokoadrokaren “Su izan nahi” lana, Zumaian

Metrokoadroka kolektiboak Su Izan Nahi: hildakoak, senideak eta maskotak antzezlana taularatuko du maiatzaren 8an, 22:00etan Zumaiako Aita Mari antzokian.

Honela dio obraren sinopsiak: “Hotzak dauden bost lagun beroaren bila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa”.

Antzezlanean umorea, poesia eta performancea uztartzen dira. Oholtzan, halaber, honakoak izango dira: Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Oier Guillan.

Maiatzean, hiru emanaldi egingo ditu kolektiboak: Zumaiakoaz gain, 16an, Gasteizen, eta 29an, Azpeitian. Amaitzeko, ekainaren 21ean, Oreretan izango da aurkezpena, eta uztailaren 18an, Ean, Poesia Egunak jardunaldien baitan.

Informazio gehiago: metrokoadroka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.