MUSIKA

Tenpora taldearen “Ama” lan berria

Duela urte batzuk, Tolosaldeko Tenpora taldeak Berriro asma nazazu lana atera zuen, eta aurretik, Mundu berria (2014) eta Itzulika (2017) etorri ziren. Orain Ama izeneko lana kaleratu dute Elene Arandia, Juantxo Zeberio, Beñat Barandiaran, Itsaso Etxebeste eta Hasier Oleaga taldeko kideek.

Tenpora izaera eklektikoko taldea da, taldeko partaideek, estilo eta joera ezberdineko hainbat proiektutan hartzen dutelako parte eta horren eraginez, musika arrasto hibridatua agertzen da bera musikan. Horrexegatik, aditu askorentzat, musika talde sailkaezina da, etengabeko bilakaeran dagoena. Dena den, sortzen dituen kantuak poparen eta jazzaren artean kokatu daitezke,  elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan ere murgiltzen diren arren.

Azken lan horretan, sei kantu sartu dituzte, Aitor Etxeberriaren ekoizpenarekin. Kantuetako hitzak Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororenak dira. Gaien artean, nola ez, ama izango da, baina pandemiak sorturiko egoera ere bertan agertzen da.

Lan berriaren aurkezpena martxoaren 15ean egingo dute Tolosako Leidor aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button