ESZENA

“Metamorfosia”, bidaia poetiko baten bidez

Richard Sahagúnek Kakerlake/Kafka antzezlan poetikoa estreinatuko du Arriaga Antzokian larunbatean, ekainaren 12an, Franz Kafkaren Metamorfosia lanaren egokitzapen gisan.

1915ean, Franz Kafkak Metamorfosia idatzi zuen. Pragan jaiotako idazleak komunikazio sozialari buruzko tratatu oso bat eskaini zuen, eta  Samsaren zein haren inguruko jendearen benetako esentzian sakondu zuen.

Orain, ehun urtetik gora igaro direnean, Richard Sahagún sortzaileak kontakizun hura abiapuntutzat hartu du, Kakerlake/Kafka sorkuntza proposatzeko. Sormenaren helburua da ikusleak Gregorioren buruan eta pentsamenduan sartzea.
Horretarako, oholtza gainean bost antzezle egongo dira: Richard Sahagún bera, Nuria Valiente, Iñaki Urrutia, Paule Barcenilla, eta Toti Martinez de Lezea (gasteiztar idazle ospetsua, oholtzara ere igoko da).
Gainera, Eskuz Esku Abesbatzak eta Lilura Abesbatzak ere parte hartuko dute.

Urte eroak, 1920ko hamarkada ekimenaren barruan kokatu da antzezlan hori. Arriaga Antzokiak prestatu dituen zazpi ikuskizunetatik seigarrena da hau, une honetan Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dagoen Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketarekiko paraleloan eta haren osagarri gisa egindakoetatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button