BESTELAKOAK

Martin Ugalde gogoratuko dute “Urmuga” ibilaldian

Urmugak musika, natura eta gizakia lotu nahi ditu mendi ibilaldi musikatu baten bidez, uztailaren 13tik 31era bitartean. Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino musika entzun ahalko da pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jartzeko.

Joan den uztailaren 13an abian jarri zen Urmuga mendi ibilaldi musikatuan, Martin Ugalde idazle eta kazetariaren oroitzapena egingo da, haren jaiotzaren urteurrenaren karietara.
Uztailaren 25ean, igandean, Urkiaga eta Ibañeta mendien arteko ibilaldia egingo dute parte hartzaileek, eta Andoainen izango den musika emanaldian, Castillo Suarez idazleak Ugalderen omenez berak idatzitako testua irakurriko du. Aitor Mendiluze, Gorka Moreno “Kauta”, Xendarineko Ahizpak, Idoia Asurmendi, Niko Etxart,  Juantxo Arakama eta Et Incarnatus orkestraren parte hartzea ere bermatu da.

Modu horretan, Urmugak keinua egin nahi izan dio Martin Ugalderi, jaio zenetik mendeurrena beteko den urtean. Musika ekitaldia Leitzaran Bixitarien Etxearen ondoan izango da, 18:00etan.

Gainera, abuztuaren 27a bitartean, kazetari eta idazle andoaindarrari eskainitako erakusketa zabalik egongo da Donostiako Koldo Mitxelenea Kulturunean. Jarraian, urriak 7tik 27ra, EHUko Bilboko Bizkaia aretoan izango da ikusgai, eta azaroaren 5etik abenduaren 4era, Andoaingo Bastero Kulturunean egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button