ESZENA

Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak “Antzerki Laburreko Sariak” antolatu dituzte

Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak Antzerki Laburreko Sariak ekimenaren 20. edizioa antolatu dituzte. Lanak entregatzeko epea abenduaren 31ean bukatuko da.

Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate daude, euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errezekoak.
Euskarazko gidoi irabazleak LautanHiru jaialdian estreinatuko da irakurketa dramatizatuaren formatuan eta, interesik balego, bai euskaraz zein gaztelaniazko gidoiek Bilboko Pabellon 6ko Antzerki Arineko jardunaldietan estreinatzeko ekoizpenerako laguntza jasoko dute.

Sariak honako hauk dira: Euskarazko gidoi irabazleak 800 euro jasoko ditu; Gaztelaniazko gidoi irabazleak beste horrenbeste, eta ekoizpenareko laguntza: 800 euro.

Parte hartzeko betebehar guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button