ESZENA

Maialen Lujanbioren errezitaldia Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Aiaraldea Ekintzen Faktorian Arte Hartze Zikloa antolatu dute irailetik azarora arte, eta  “sormena biluzteko” asmoz, udazkeneko igande arratsaldeetan ikusgarriak antolatu dira, guztira sei, hamabost egunetik behin. “Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz”.

Lehen hitzordua hilaren 15ean izan zen Artziniegan, eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak (Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta Irati Agirreazkuenaga) Goroldiorik ez egin zuen.

Igande honetan, irailak 29, 18.00etan, izango da bigarren saioa, rr, Maialen Lujanbiorekin. “Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza du lehengaia eta erregistro desberdinetan erabiltzen da: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia. Maialen Lujanbioren eztarritik….
Hitz eta bertso errezitaldia da rr.

Aiaraldea Ekintzen Faktorian duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button