BERTSOTAN

Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna

Intentsitatez beteriko izan zen atzokoa, Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikusteko Euskal Herriko txoko guztietatik etorririko 13.300 lagun bildu ziren.

Aitor Mendiluze Gonzalez, Nerea Ibarzabal Salegi, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Alaia Martin Etxebeste, Maialen Lujanbio Zugasti, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolariek maila altuko lanak burutu zituzten.

Zortzi bertsolarietatik Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio sailkatu ziren azken buruz burukoa egiteko, eta guztien artetik bat nabarmendu zen: Maialen Lujanbio. Hernaniarrak hirugarren txapela jantzi du (2009, 2017, 2022).

Iñaki Murua Jauregik jantzi zion txapeldunari txapela Maialen Lujanbiori, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button