MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” ekimenaren kontzertua asteburuan

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.  Ekimenaren helburua musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez) da, Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez.

Asteburuan, apirilak 24, Sara Azurza eta Antía Muíño kantariak arituko dira Azpeitiko  Sanagustin Kulturgunean, 18:00etan.

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urterekin hasi zen oholtza gainean. Iker Laurobarekin eman zituen lehen pausuak eta, ondoren, beste abeslari eta talderekin ere elkarlanean aritu zen: Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowleyrekin, besteak beste. 2018an bere lehen bakarkako lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Sara proposamen berri batekin dator oraingoan: bere abestiei Soul ukitu bat emanez. 2020ko abenduaren 4ean kaleratu zuen bere lehen aurrerapen abesti eta bideoklip berria: London Weather.

Antía Muíño Donostian bizi den galiziar abeslari bakarlaria da. Bere ahots bereziak, jazz-ezko abestitik galiziar azentuzko bossa nova-raino edo mendebaldeko folk-pop-a ukituak ditu, Miño Ibaitik gertu eta Mississippiren ertzetaraino. Orain dela gutxi, Carta Aberta izena duen bere lehen lana argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button