ESZENA

“Loraldia” festibalaren 7. edizioa arrakastatsua izan da

Loraldia Kultur Elkarteak, dugun osasun egoera kontuan hartuta, Loraldia festibalaren 7. edizioa oso arrakastatsua izan dela adierazi du.

Segurtasun eta babes neurri guztiak hartuta, aurrera atera dira programatutako ekintza guztiak, eta kultura segurua dela erakutsi da.
Euskal Herri osoko 120 artistetatik gora bildu izan dira Loraldian, 13 areto ezberdinetan, formatu, estilo, eta sormen anitzak bilduz.
Eta horren aurrean, publikoaren erantzun paregabea azpimarratu nahi du Loraldia Kultur Elkarteak, izan ere, aretoak lepo bete dira.
Hogei egunetan zehar 26 ekintza ezberdin burutu dira 7. edizio honetan, eta ia 4.000 lagun batu ditu Loraldiak aforoaren murrizketak agindu duenaren arabera.
Horrez gain, milaka pertsona kanpotik konektatu da esperientzia digitaletan.

Beste behin, Loraldia loratu egin da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button