BESTELAKOAK

“Durangaldeko kartografia” erakusketa, Elorrion

Maiatzaren 3tik 31ra bitartean, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, Durangaldeko kartografia erakusketa ikusgai jarriko da. Ramon Oleaga kartografiazalearen hogei mapek osatzen dute erakusketa. Territorioaz ematen den irudia eta boterearen arteko lotura azalduko ditu adituak.

Erakusketan agertuko diren mapak XVI. mendetik XXI mendera bitartekoak dira. Mapa guztiak inprimatuak dira, ez eskuz egindakoak. Kasu batzuetan erreprodukzioak erakusten dira edota anpliazioak Durangaldeko detailea hobeto ikusi ahal izateko.
Erakusketa honetan garai bakoitzean jendeak izan duen territorioaren pertzepzioa atzeman ahalko da, bai eta espazioa irudikatzen zenean ere, zeintzuk elementuri ematen zitzaien garrantzia garai bakoitzean.

Ramon Oleaga afizioz bilduma hauen zale da, ofizioz abokatua bada ere. Euskal Herria kontesturik gabeko errealitate bezala egon izanak atentzioa deitu dio beti eta handik etorri zaio zaletasuna. Erakusketa Gerediaga Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi moduan sortu zen. Txelu Angoitiaren lana ere jasotzen du erakusketak, bera izan baita eskualdeko detaileen kopia handituak prestatu dituena. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button