MUSIKA

Japoneko funk erritmoak bihar Bilbon

Osaka Monaurail erreferentea da munduko funk zaleen artean. Urteetan James Brown musikari beltz handiaren banda izan zen JBs-en tradizioari jarraitzen dio. Horren isla Marva Whitney talde estatubatuarraren abeslari ohiarekin gauzatu duten lankidetza: Whitneyk sarritan abesten du zuzenean japoniarrarekin, eta azken 35 urteetan egin duen lehendabiziko lana ekialdeko zortzikotearekin grabatu du.

Talde japoniarrak erritmo bizikien josiriko funk pieza dantzagarriak eskaintzen ditu oholtzan, beti ere, Ryo Nakata abeslari eta liderrak zuzenduta. Taldekideak uniformatuta ateratzen dira, traje dotoreekin soinean hain zuzen. Ordu eta erdiz jo eta su ibili ohi dira agertokian. Ikuskizuna ere aintzat izaten dute. Euren doinuak, izan ere, koreografia dibertigarriekin laguntzen dituzte. Prezisio handiarekin jotzen duen funk banda ikaragarria da Osaka Monaurail.

Radiationek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button