
Nafarroako Filmotekak EFG 1914 Europako proiektuan jasotako pelikulen lagin bat aurkeztuko du hil honetan. EFG 1914 egitasmoak Munduko Lehen Gerrari buruzko 740 pelikula-ordu digitalizatu ditu, eta Europako 23 filmoteken ekarpenak izan ditu.
“Berreskuratzeko eta digitalizatzeko egindako ahalegina zinemak ikuskizun kolektibo gisa duen garrantziarekin osatuko da. Hori dela-eta, zikloa jendaurrean erakusteko eskaintzen da, filmoteka, zine-jaialdi eta hezkuntza eta kultur arloko instituzio publikoen bidez gozatu ahal izateko”.
Nafarroako Filmotekak ondutako zikloan bost emanaldi izango dira, lehenengoa atzo, ekainak 4, egin zen, gerraren garapenari buruzkoa. Gaur, halaber, beste saio bat izango da: Gerraren efektuak
Gainerako hiru saioak hauexek izango dira: ekainaren 12an, Gerra garaiki eguneroko bizitzaren gaineko emanaldia, eta ekainaren 19ko eta 26ko saioak, Espainiako zinema izenburupean pantailaratuko dira.