ARTEA

“BALA”, Bilboko Arte Liburu Azoka asteburuan izango da

Bilboko Arte Liburu Azokak, BALAk, beste edizio bat egingo du abenduaren 17tik 19ra Bilboko Kunsthal diseinu-eskolan, Zorrotzaurreko sormen-erakargunean.

Aurten Euskal Herri osoko argitaletxeak, fanzineak eta artistak bilduko ditu azokak, bai eta Argentinako, Berlingo, Madrilgo, Valentziako edo Gironako proiektuak ere. Gainera, programazioan hitzaldiak, lantegi espezializatuak eta kontzertuak antolatu dira.

Hiru egunetan argitaletxeek, fanzineek eta artistek beren sormenak eskainiko dituzte 50 standetan. Antolatzaileek adierazi diguten bezala, makina bat autore eta argitaletxe izango dira ekimenean: “Hainbat firma egongo dira bertan, adibidez, Wunderkammer, Libros Walden, Fulgencio Pimentel, Bonito Editorial eta Banizu Nizuke. Hainbat egile ere izango dira, hala nola Conxita Herrero, Roberto Equisoain, Raisa Álava eta Nuppita Pittman. Autoedizioan barne hartutako beste diziplina batzuk ere izango dira, esaterako, musika Eclectic Reactions-en eta Crystal Myne-ren eskutik, ehunkien serigrafia Rodillo-ren eta Smoke SIgnal Studio-ren eskutik eta argazkigintza Unlimited Prints-en eta Diego Aldasororen eskutik.”

Hainbat liburu eta komiki ere aurkeztuko dira, tartean David Hornback argazkilari estatubatuarraren Where the Hell is Wichita lana. Eta beste proiektu batzuk ezagutzera emango dira, esate baterako, Muturbeltz Egoitza Artistikoa edo Irkus Zeberio eta Raisa Alava artisten lana. Programak zenbait lantegi izango ditu Helena Gonzalezen esku, eta haurrentzat Aran Santamariaren eta ZigZag-en esku.

Jarduera paraleloen artean, nabarmentzekoak dira La Secta-ren kontzertua eta liburuaren aurkezpena ostiral arratsaldean, eta bermut-kontzertua, Santiago Delgado & The Runaway Lovers-en eskutik.

Gogoratu, Bilboko Zorrotzaurreko Kunsthal diseinu eskolan, abenduaren 17tik 19ra arte, Bilboko Arte Liburu Azoka, BALA.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button