BERTSOTAN

Lazkao Txiki XIX. Bertsopaper Lehiaketa abiatu du Argi-Berri Elkarteak

Hona hemen lehiatzeko hiru atalak: Gaztetxoen maila, 13 urte artekoentzat ; Gazteen maila, 14-18 urte bitartekoentzat eta azkenik, Helduen maila.

Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak ere nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idazti beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

Bertsoak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak behar dute izan. Bidaltzerakoan orijinala eta lau kopia bidaliko dira eta izenordez bakarrik sinatuko dira. Beste gutun azal batean egilearen datu pertsonalak bidaliko dira. Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izen buruaren ondoan zehaztea.

Sariei dagokionez, Gaztetxoen mailan, lehenengoak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50; Gazteen mailan, lehenengoak 300 euro, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100, azkenik, Helduen mailan, lehenengoak 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300.

Lehiaketaren nondik norako guztiak Bertsozale Elkartearen webgunean jasotzen dira.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button