ESZENA

Lautan Hiru antzerki jaialdiaren hirugarren astea

Betiko legez, Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa euskarazko antzerkia hauspotzea helburua du. Guztira zortzi ikuskizun eskaintzen ari dira lau astetan, Bilboko zenbait espaziotan: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga.

Gaur, otsailak 20, Lautan Hiru antzerki jaialdiaren hirugarren astea da, eta 19:00etan,  7Katu gaztetxean, Errealitatearen Harribitxiak pieza oholtzaratuko dute Amets Larrea, Nerea Lizarralde, Josu Iriarte eta Jare Torralbak, Mikel Martinezen zuzendaritzapean.
Geroago, 20:00etan, BIRAn, Ruth Guimerek eta Leire Orbek Buruaz norbera egin lana egingo dute.

Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta ohi legez, Euskaltzaindiak elkarlanean osatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean antzerki konpainiarekin, BIRA Kulturgunearekin eta 7Katurekin batera.

Egitarauaren nondik norakoak ezagutzeko: Lautan Hiru

Show More

Related Articles

Back to top button