BERTSOTAN

Laudio herriak Xalbador bertsolaria omenduko du asteburu honetan

Laudiok Fernando Aire Xalbador bertsolariaren omenezko egitaraua antolatu du asteburu honetan, musika, bertsolaritza eta kulturaren bidez. Besteak beste, Unai Ormaetxearen saio didaktikoa, Laudioko abesbatzen emanaldia eta Xabier Amurizaren hitzaldi-ikuskizuna programatu dira.

Fernando Aire Xalbador (Urepele, 1920-1976) bertsolariaren heriotzaren 50. urteurrena beteko da azaroaren 7an. Egitarauak “Xalbadorren ondarea ezagutzeko aukera emango du, euskal kantagintzaren bidez haren oroimena biziberritzeko eta bertsolaritzaren bilakaeran sakontzeko”.

Gaur, azaroak 6, 18:30ean, Kasinoan, Unai Ormaetxeak gidatutako Xalbadorrenetik Kantamintza saio didaktiko eta parte-hartzailea izango da, euskal musikaren eta bertsolaritzaren historian barrena ibilbidea egiteko xedez.
Bihar, larunbatean, 12:30ean, Aldai plazan, Laudioko abesbatzen emanaldia antolatu da. Laudioko bost abesbatzek goizeko emanaldian parte hartuko dute, eta talde bakoitzak bere aukerako abesti bat eskainiko du, eta, ondoren, guztiek batera Xalbadorren heriotzean abestuko dute.

Arratsaldean, 18:30ean, Kasinoan, Xabier Amurizak Xalbadorren figuraren inguruko Bat-bateko mirakulua izeneko hitzaldi-ikuskizuna eta bertso-saioa eskainiko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button