EMAKUMEA

Lau emakumeren esperientzia “Emaktiva”-ren bideo berrian

Enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da Emaktiva. Beren beharretara egokitutako ibilbideak egiten dituzte, eta emakumeei laguntzen diete lana bilatzen, haien autonomia handitzeko. Gizarte-sentsibilitatea duten enpresak, erakundeak eta pertsonak bilatzen dituzte eta Emaktivan parte hartzen duten emakumeak laneratzen laguntzen dutenak dira.

Orain, Harriz harri izenburupean, entitatearekin azken urteotan egon diren emakumeen esperientzia jaso dute bideo eder batean. “Haien begiradak, iritziak, esperientziak eta egin duten bideak gaurko eta biharko emakumeei babesa ematen jarraitzeak duen balioa eta beharra ulertzen laguntzen digute. 4 emakume. Bilbo eta Donostia. Bizkaia eta Gipuzkoa, 2021ean hasi dugun Emaktivaren etapa berri hau aurkezten eta identifikatzen duen guztia jasotzen duen bideo berri honetan”.

Itxasne, Cristina, Ane eta Marlyse dira protagonisten izenak. Eta beren hitzak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button