IKUS-ENTZUN

Zinema klasikoa eta zinema modernoa

Datorren martxoaren 29ra arte, BilbaoArteko Art House Zinemak Zinema klasikoa, zinema modernoa izenburupean, 1960tik aurrera ekoitzitako film interesgarri batzuekin osaturiko ziklo berri bat luzatuko die zaleei.

Gerra handien ostean, “munduak sarraski-eremuetako infernuaren berri izan zuen, bonba atomikoen botere suntsitzailearen notario-akta egin zuen, eta mundu-gerra batetik gatazka odoltsu bat izaten jarraitzen zuen mundu batera igaro zen. Garai hartan, zinema klasikoa izateari utzi eta modernoa bihurtu zen. Bere errugabetasuna galdu zuen. Pixkanaka-pixkanaka zuri-beltzetik alde egin zuen, eta itzalen mehatxutik askatu zen, gertatutakoa lehenbailehen ahaztu nahi zuen garai berri baten kolore kirrinkaria besarkatzeko”.

Klasizismoa eta modernitatea nahasten dituen ziklo horrek genero guztiak, beldur guztiak eta, ondorioz, itxaropen guztiak ukitzen dituzten hamabi izenburu bildu ditu.
Datozen egunotan, urtarrilaren 29an eta otsailaren 1ean, 19:00etan hasita, Jules Dassi zuzendariaren Brute Force (1947) filma ikusteko parada egongo da. Burt Lancaster izan zen aktore nagusia. Lanaren sinopsia honakoa duzue: Westgate espetxeko harresien atzean beldurra eta indarkeria dira nagusi. Munsey kapitainak torturak eta irainak egiten dizkie presoei. Joe Collinsek eta bere gelakideek, egoerarekin nazkatuta, ihesaldi bat antolatzea erabakitzen dute. Plan ausartegia, odol-bainu batean amaitzeko aukera asko dituena.

Martxora arteko emanaldi guztien gaineko xehetasunak, BilbaoArtek dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button